Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2017

Igerilekura goaz!

Imagen
Gogoratu astelehenetik aurrera igerilekura joango garela eta, hori dela eta, egunero bertara joateko arropa ekarri beharko duzuela: bainujantzia, txankletak, txanoa... Hilabete osoan arituko gara. Baietz amaitzerakoan arrainek baino hobeto igeri egin!

Giza-gorputza - Eskeletoa (Azalpena + Ariketak)

Imagen
Gaur goizean ikasgelan giza-gorputzaren hezurdura lantzen ibili gara honako aplikazioarekin. Gurasoei erakutsi nahi? Bide batez, errepasoa ere egin ahal izango duzue... Klikatu irudiaren gainean eta web-orrialdera eramango zaitue. Disfrutatu!

Ordutegi aldaketa

Imagen
Gogoratu datorren astelehenetik aurrera, irailak 18, ikasgelak goiz eta aratsaldez zabalik egongo direla eta, beraz, bazkalostean berriro ere ikastolara bueltatu behar izango duzuela.

Etxerako lanak

Imagen
Aste honetan zehar, irailak 11 eta irailak 15 bitartekoa, etxerako lehen fitxak eramaten hasiko gara. Ez dira izango oso astunak, baina bai martxa hartzen hasteko modukoak.  Ikasturtea hasi da eta pilak kargatzen joan beharko gara, ezta? Animo neska-mutilak! Honek hasi baino ez du egin!

Ikasturtea hasten doa!!

Imagen
Ba bai, beste urtebetez bueltatu gara (bai, zuek ere bai), eta bai Blog hau zein aurten izango dituzuen irakasle barriak ez dira izango topatuko dituzuen aldaketa bakarrak. Jakin nahi al duzue zeintzuk izango diren? Ba adi egunotan azalduko zaizuenari!  Ondo baino hobeto hasi ikasturtea eta gogor ekin, honek hasi baino ez baitu egin!