Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

Artigasera bisita

Imagen
Atzo Bilboko Artigas zabortegira bisitan joan ginen. Usai txarra zegoen arren, ikaragarri ondo pasatu genuen, asko ikasi ere eta baita oparitxoak eraman amaieran .

Arkitektura musulmana - Agrako (India) Taj Mahall

Imagen
Monumentua da bai, baina ez da jauregia... Badakizue zer den? Bideoa ikusi eta asmatuko duzue!

Arabiar arkitektura - Kordobako meskita

Bidaia birtuala egiten lagunduko digu bideo honek. Gaurkoan, Al-Andaluseko kalifatoko hiririk garrantzitsuenetako batera bidaiatuko dugu: Cordoba. Bertan, urteetan zehar, kalifa desberdinak meskita osatzen joan ziren eta, behin arabiarrak Espainiatik kanporatuak izan zirenean, hiriko Katedral bihurtu zen. Eraikin izugarria, arnasik gabe uzteko modukoa. Disfrutatu bisitarekin, merezi du eta!

Nor izan zen Mahoma?

Imagen
Ba al dakizue Mahoma nor izan zen eta zer egin zuen? Hemen duzue dena errez laburbilduko dizuen bideoa. Adi egon eta asko ikasi!

Antzinako Mega-hiriak - Granadako Alhambra

Imagen
National Geographic-ek argitaratutako dokumental honetan Alhambra hiriaren handitasuna ezagutu ahal izango dugu. Hartu denbora, eroso jesarri eta disfrutatu ordu bete inguruko historia ikasgai honena!

Zer esan nahi dute "arabiar", "islamdar" edo "yihadista" hitzek?

Imagen
Egunotan asko entzun uzaten ditugu hiru hitz hauek, baina batzutan ez daude ondo erabilita eta esanahiak nahastera jo genezake. Txanelako "Mila gau eta bat gehiago" gaia lantzen goazela, ondo egongo litzateke esanahia ondo ezagutzea. Bideo honetan lan horretan laguntzen saiatzen dira:

Nahi duzuna izan zaitezke!

Imagen
Berdintasunaren Aldeko Eguna dela eta, esparru desberdinetan ezagunak diren emakumeen bizitza landu eta gero sortutako horma-irudia duzue hemen ikusgai.

Uraren zikloa

Imagen
Txanelako 5. unitatean zehar "Uraren zikloa" landu izan dugu, eta horrekin batera gure horma-irudi propioak sortu ere bai. Ikusi nahi al dituzue? Ba adi egon, hurrengo bideoan agertu egiten dira eta!