Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

Metro Bilbao + Bizkaiko Foru Aldundira bisitak

Imagen
Gaurkoan Bilbora egin dugu bidaia! Goizean goiz Metro Bilbao bisitatu dugu. Lehenik eta behin bulegoak ikusi ahal izan ditugu, non, bideo bat ikusi eta gero jolasean aritu garen.  Ondoren Kontrol Postu Nagusia bisitatu dugu. Hemetik Metro Bilbaoko tren guztien funtzionamendua ziurtatu eta zaintzen dute, eta URTE GUZTIA DAGO NORBAIT BERTAN LAN EGITEN!! 365 egun, 24 orduz, beti dago norbait denak ondo fuintzionatzen duela konprobatzeko. Azkenik, Metroan bidaiatu dugu, baina ez betiko moduan. Gaurkoan kabinan sartu ahal izan gara eta gidariaren lana ikusi. Zelako ikuspegi desberdina izan dugun! Metro Bilbao bisitatu ondoren, Bizkaiko Goru Aldundia bisitatzera joan gara, eta Bilboko Diego Lopez Aroko Kalean dagoen eraikina barrutik ikusteko aukera izan dugu. A zer nolako Jauregia! Ikaragarri polita eta ikaragarri ondo zaindua. Hainbat koadro, aulki, altzari zahar eta gauza ikusi ahal izan ditugu. Baita Athleticek Barçari irabazitako Superkoparen irudi txikitxoa! Amaitz

Txanelako 2. proiektua - Euskal Herri fisiko eta politikoa

Imagen
Hasi gara Txanelako 2. proiektua prestatzen eta informazio bilaketarako ordenagailuak erabiltzen hasi gara. Euskal Herriko datu fisiko eta politikoak behar ditugu eta Google Maps eta Wikipediari esker hainbat aurkitu ditugu!!