Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2017

"Nire gorputza da" abestia

Imagen
Mail hau heldu zaigu eskolako kontura: "Arratsalde on Kantu Kolore taldekoak gara, irakasleak, eta kantu didaktikoak egiten ditugu ikastetxeetan lantzeko. Hemen bidaltzen dizuegu bideo bat aniztasuna eta jazarpena lantzeko. Zabaldu irakasleen eta ikasleen artean. Ondo izan" Eta hala egin dugu... Hemen duzue kantu honen bideoklipa. Eta lotura honetan klikatuz gero, letra ere eskuratu ahla izango duzue.

Euskal Herriko hiriburuekin jolasean

Ezagutzen al dituzu Euskal Herriko 7 probintzietako hiriburuen izenak? Eta jakingo zenuke  hiriburu guztien izenak gurutzegrama batean kokatzen? Ba saiatu ondoren aurkezten dizugun jolasean:

Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak

Ezagutzen dituzu Euskal Herria osatzen duten probintzien eta bere hiriburuen izenak? Eta jakingo zenuke bakoitza bere lekuan kokatzen? Hona hemen hau ikasten lagunduko dizun jolasa:

Euskal Herriko hiriburuak

Ezagutzen dituzu Euskal Herria osatzen duten probintzien hiriburuen izenak? Eta jakingo zenuke bakoitza bere lekuan kokatzen? Hona hemen hau ikasten lagunduko dizun jolasa:

Euskal Herriko probintziak

Ezagutzen dituzu Euskal Herria osatzen duten probintzien izenak? Eta jakingo zenuke bakoitza bere lekuan kokatzen? Hona hemen hau ikasten lagunduko dizun jolasa:

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Imagen
Datorren igandera arte, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ez den arren, Geroa Ikastola n aurreratu nahi izan dugu eta gaur ospatu egin dugu.  Egun osoan zehar euskararen aldeko ekintzak eta jolasak egin ditugu. Baina ez ahaztu, egun batean baino ospatzen ez badugu ere, euskarak urte osoan laguntzen gaituela eta gure esku dagoela berari bizia ematea!

Filmak eta telesailak euskaraz

Imagen
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen gaudela aprobetxatuta, Blogean sarrera berezia izango dugu. izan ere, gaurtik aurrera, ezkerreko zutabean, euskarazko hainbat telesail eta filma dituen orrialderako lasterbidea aurkitu ahal izango baituzue.  Ezkerretara irudi honen gainean klikatuz gero  ikaragarrizko telesail eta filma bilduma gordetzen dituen web orrialde batera eramango zaituztegu. Gustokoena aukeratu, gainean klikatu eta presta zaitezte euskaraz denbora tarte batez disfrutatzera.  Animo neska-mutilak! Goztu euskararekin! Gozatu euskaraz!